Zubikoa Management ZUBIKOA MANAGEMENT
Bâtiment Orma, Z.A Lizardia
64310 SENPERE
Tel: +33 559 480 336
Fax: +33 559 480 338
E-mail:
Anje DuhaldeTxomin & Anje
Txomin Artola eta Anje Duhalde :
Bi kantari hauek hemendik aurrera elkarrekin zuzenean entzuteko aukera eskaintzen dizuegu, bakoitzaren errepertorioa birmoldatu ondoren eta hori Urbil Artola musikaria laguntzaile izango dutenean...
Biografiak

TXOMIN ARTOLA (Hondarribia, 1948). Gaztaroan rock talde batean ibili ondoren, Folk musikaren berpizte mugimenduan sartu zen eta geroago euskal kantagintzan 1970 urtean. Lehenbiziko diskoa grabatu ondoren, Haizea taldea osatu zuen eta bi urte pasa eta gero bakarkako bidera itzuli zen berriro. 1991an Amaia Zubiriarekin elkartu zen hiru disko eginez hainbat herri kantekin; geroago Alboka taldean egon zen beste hiru urtez. Azken garaian bere semea Urbilekin batera aritu da kantaldiak ematen deitua izan denean.

ANJE DUHALDE Lapurdiko Arrangoitzen sortua 1950ean eta gaur egun han bertan bizi da.
Gazte-gaztetik bateria jotzen hasi zen « El Fuego » taldean.
Bere lehen disko txikia 1972an plazaratu zuen Daniel Landartek idatzi bi kanturekin.
Gero, 1975. inguruan « Errobi » taldea sortu zuen, Mixel Ducaurekin batera. Talde honek arrakasta handia bildu zuen rock musika munduan.
Anje Duhaldek euskaratu ditu Georges Brassens frantziar kantu modernoaren aitatzat jotzen den poeta apartaren poesiak.
Egiten dituen kontzertuetan, aldiro, haren bospasei kantu eskaintzen ditu, baita ere berak asmatu obra bikainak, hamazazpi diskotan agertu dituenak.

Taldea

TXOMIN ARTOLA: Ahotsa, gitarra.
ANJE DUHALDE: Ahotsa, gitarra.
URBIL ARTOLA: Dobro, lap steel.
Agenda

2010
11/06 : Zalla - Antzokian

2011
01/03 : Barakaldo - Antzokian 20:00etan
03/20 : Elgeta - Espaloia antzokian 19:00etan
05/13 : Abadiño
08/14 : Zizurkil - Frontoian
08/15 : Arrankudiaga - Elizan
08/24 : Gernika
08/28 : Larresoro - Herriko Pilota Plazan 21:00etan
08/29 : Olaberria - Herriko Plazan - 22:00etan