Naia
NAIA
artista familia batean sortzen da eta Gorka ta Koldo
bere bi anaiekin, Iker bere aitaren ikusgarri munduan
hazia izango da.
5 urte dituela, Baionako kontserbatorioan sartzen
da. Hor, 7 urtez, solfeo eta txistu kurtsoak hartzen
ditu Iñaki Urtizberea
maisuarekin. Ondotik pianoa eta gitarra ere lantzen
ditu. 13 urterekin, bere izebak ESTITXU
kantari famatuak, berarekin kantatzea proposatzen
dio eta 12 urtez elkarrekin kantatu dute.
1985ean ARITZAK laukotea
bere 2 anai eta aitarekin sortzen du. 7 disko grabatu
eta 15 urtez kantuz ibili ondoren, gaur egun, bere
sustraietara itzultzen zaigu « ESTI
tasuna » disko berri hau aurkeztuz, ESTITXUren
omenez. |
Biografia
Naia artista familia batean sortzen da eta Gorka
ta Koldo bere bi anaiekin, Iker bere aitaren ikusgarri
munduan izango da.
Bere ikaskuntza artistikoa ttipitik hasten du :
musika, dantza, marrazketa.
Baionako kontserbatorioan sartzen da 5 urterekin.
Hor, 7 urtez, solfeo eta txistu kurtsoak hartzen
ditu , Iñaki Urtizberea
maisuarekin. Ondotik pianoa eta gitarra ere lantzen
ditu.
13 urterekin, bere izebak ESTITXU
kantari famatuak, berarekin kantatzea proposatzen
dio eta 12 urtez elkarrekin kantatu dute.
1985ean ARITZAK
laukotea bere 2 anai eta aitarekin sortzen du. Taldearen
kanta moldea berria da, kantu herrikoiak baina munduko
kantuak ere ematen dituzte lau ahotseko moldaketa
modernoetan.
7 disko eta 15 urte kantuz, kantari famatu batzuekin
taulatua konpartituko dute, hala nola I Muvrini,
Trio Esperanza, Diane Tell, Hugues Aufray laguna,
Opus Cuatro (Argentinako laukote bat). Hauekin 1996an
aukera izaten dute Argentinan zehar bira eder baten
egiteko (kontzertu, telebista eta abar.)
Esperientzia horiek baliatuz, Claude Iruretagoiena
‘ren sorkuntza guzietan parte hartzen du,
kantu koordinatzaile gisaz (1992 Xirula Mirula)
(1996 Ixtorio Mixtorio) (2000 Ingura Mingura) (2004
Côté Cour- Côté Jardin
) (2005 Kutx ala Pil).
2000. urtean « Aingeru » ikusgarria
asmatzen du. Horretan biziaren zikloa aipatzen digu,
kantua, musika, dantza eta irudiak nahasiz.
Ber izeneko diskoa 2002. urtean argitaratzen du
eta berehala arrakasta handi bat lortzen du lan
honek.
Gaur egun, bere sustraietara itzultzen zaigu «
ESTItasuna » disko berri hau aurkeztuz, ESTITXUren
omenez.
15 urte ESTITXUk utzi gaituela 15 kantu oroitzapen
gisa, ezagutu zutenek gogora dezaten haren sentimen
eta aitzindari izpiritua.
Ezuste batzuk eta bihotz zimiko anitz , aurkitze
honetan.
|
Taldea
MARIO GACHIS: Gitarrak
RÉMY GACHIS:
Gitarrak
ROBIN GACHIS: Tekladuak
JEAN PAUL GILLES: Kontrabaxua
BEÑAT AMORENA:
Bateria, perkuzioak
|
Multimedia
|
Diskografia

"Estitasuna"
Agorila
2008 |
|
Agenda
2008
02/08 : Baiona (Antzokia - 21:00)
06/13 : Baiona (Antzokia)
08/14 : Garindaine (Festibala)
2009
06/18 : Donibane Lohitzun (Dukontenia parkea)
|
|
|
|