2004.Urtean Pat (ex-AISTRIKA
, TABASCO) eta Iban
(ex-ALAITZ ETA MAIDER,
OTSOAK), elkartzen
dira eta amankomunean gustukoa duten musika jotzen
hasten dira. Hilabete batzuk elkarrekin pasa ondoren,
hobeki ezagutu eta, Rock talde bat osatzea erabakitzen
dute, eta norabide musikal berdina ukan lieken musikarien
bila hasten dira. Deitzen duten lehen musikaria:
Rémy (ex-ZPEIZURDEAK,
ANJE DUHALDE-ren
guitarrista), bere kultura musikala eta teknika
instrumentalari esker pertsona egoki bat bezala
ikusten dute taldearentzat.
Pat-ek, Yoann (NIHIL taldearen gitarapala), landesetako musika eskolan ezagutu du eta momentu batzuk elkarrekin joz pasa dituzte. Musikaren ikuspuntu interesgarriei eta moldaketen idei onei esker parte erritmikoa osatzera dator.
Aipatutako bi musikariek proposamena onartu ondoren
kantari bat bilatzea erabakitzen dute. Hori dela
eta, Pat-ek, luzaz berarekin ibilitako kantari bati
deitzen du : Rafa. Honek ere denbora luzeko esperientzia
dauka musika munduan (SHENKHAN,
ex-CLAKE, ex-TABASCO).
2005. Urteko apirilean, Berako "MIK Estudioan",
taldeak bere lehen maketa grabatzen du. Grabatutako
bost bertsioek taldearen norabide musikala erakusten
digute. Denbora berean bost musikariek osatutako
taldea, "IORI"
deitzea erabakitzen dute.
Udan zehar leku ezberdinetan kontzertutan jo ondoren
"N'DAIA'FOU'D'ZIK" festibalean bezala
(AFRIKA, SKUNK taldeekin) IORI-k irailean "Wake
up Now", "Songes", "Dark Soul",
"Gaia" izeneko lehen sorkuntzak Baionako
"Ebaki estudioan" grabatzen ditu.
Taldea pixkanaka ezagutua bilakatzea hasten da, eta SUTAGAR edo BKBO bezalako
taldeekin jotzen du abenduan zehar.
Gaur egun IORI
osatzen duten musikariak sorkuntza berriak idazten
ari dira geroz eta gehiagotan emanaldiak eskainiz.
Hurrengo gertakariek erabakiko dute IORI taldearen
iragana.