Anje Duhalde
¡DISKO BERRIA!
SORMINETAN (Elkarlanean
- 2006)
Kantu ederrak, sendoak, helduak, emozioz beteak, sobrietatearen
indarraz jantziak.
Modu honetan datozkigu bilduta Anje Duhalde kantari
historiko bezain karismatikoaren SORMINETAN izeneko
disko berri honetako 13 abestiok.
Betidanik mugak, adinak hala nola zatiketen gainetik
egon den artista honek, harritu egiten gaitu berriro
bere lan disdiratsu honetan: alde batetik, sorkuntzan
aberatsa bait da eta bestetik produkzio artistikoak
zein teknikoak, zirraraz jositako countryblues- rock-aren
soinu zuzen eta eraginkorrean asmatu duelako.
Hasteko, grabaketaren prozedurak, zalantzarik gabe,
lanari sinesgarritasuna eta entzuketarako erakargarritasuna
gehitu dizkio, berrizalea bezain aurrerakoia izan
bait da; lehenik ahotsa eta horren ondotik taldea
zuzenean errejistratzeak, artistak bere lan taldearengan
utzi duen konfidantzaren seinalea ezezik, proiektu
honetan Duhaldek duen
erabateko ziurtasuna adierazten digu Anje
Duhaldek berak diskorako sortutako kantu kopuru
handiak, bestaldetik, nortasunaz eta identitate pertsonalaz
jazten du lan berria, hautatu dituen hiru bertsioek
aurrekoa borobildu eta erreferenziatzen dutelarik:
John Hiatt, Jimmy McCarthy
eta Mixel Labeguerieren “Oi, kanta berri”,
Benito Lertxundiren ahots sujerikorrarekin batera
aurkezten duen abesti samur paregabea.
Kantuen letreei gagozkiola ( Xabier Amuriza, Gerardo
Markuleta eta bera), kantari honen ibilbidean ohi
denez, mundu tradizionala eta garaikidea, maitasuna,
herria, hizkuntza, askatasuna eta aldarrikapena dira
nagusi.
SORMINETAN izeneko honek, azkenik, intuizioak, urte
mamitsuetako esperientziak eta gogoak duten balio
handia erakusten du, funtsezkoak bait dira honetan
irauteko.
Anje Duhalderen sormen
ahalaren barruan aske bizi direlarik, kantuen bidez
adierazten ditu harek, beti hurbil, beti zintzo, beti
itxaropentsu.

2006ko udan zehar ELKAR estudioan errejistratu eta
nahastua
Teknikoa: Mikel F.Krutzaga
Ekoizpen artistikoa: Rafa Rueda
Argazkiak: Ander Gillenea
Diseinua: Juanma Aramendi
|
|
Briganthya
(
www.briganthya.com /
www.myspace.com/briganthya )
Adjektibo asko erabili ahal genituzke talde honen
musika definitzeko: energiakoa, imajinatikoa, indartsua...
“Folk rock” musika motan kokatuko genituzke
eta zelta kutsu handi batekin. Briganthia taldearen
indar handiena beraien zuzeneko emanaldietan nabarituko
duzue.
BideoKlipa: "Temblando estas"
|
|

Naia
DISKO BERRIA!!
ESTITASUNA (Agorila
- 2008)
NAIA artista familia batean sortzen da eta Gorka ta
Koldo bere bi anaiekin, Iker bere aitaren ikusgarri
munduan hazia izango da.
5 urte dituela, Baionako kontserbatorioan sartzen
da. Hor, 7 urtez, solfeo eta txistu kurtsoak hartzen
ditu Iñaki Urtizberea maisuarekin. Ondotik
pianoa eta gitarra ere lantzen ditu. 13 urterekin,
bere izebak ESTITXU kantari famatuak, berarekin kantatzea
proposatzen dio eta 12 urtez elkarrekin kantatu dute.
1985ean ARITZAK laukotea bere 2 anai eta aitarekin
sortzen du. 7 disko grabatu eta 15 urtez kantuz ibili
ondoren, gaur egun, bere sustraietara itzultzen zaigu
« ESTI tasuna » disko berri hau aurkeztuz,
ESTITXUren omenez.
|
|
Pantxoa
eta Peio
DISKO BERRIA!!
LURRA eta MAITASUNA
(Elkarlanean - 2006)
Amodioa eta lurraldetasuna, ezinbesteko elementoak
ditugu gizakiaren bizi iraupenerako. Lurra eta maitasuna,
era berean, kantu herrikoiaren tematika eternoa dugu,
bere mamirik funtsezkoena.
Gurean berriz, Peio Ospital eta Pantxoa Carrere-k
beste inork baino hobekiago bereganatu dute aurreko
konzeptoa, 60. hamarkadaren amaieratik gaurdaino Euskal
Herria osoan zehar lirika herrikoiaren ahala abesti
hurbil, hunkigarri eta sendoetan bildurik barreiatu
dutelarik.
Ezin genezake gure musikaren historiaz ez eta gure
kulturarenaz ere hitz egin Pantxoa eta Peioren
irudian erreparatu gabe. Bikoitza izanik, bakarra
balitz bezala ageri zaigu, bi ahots erakargarri, irudi
indartsu bakarraren isla, bi bihotz taupada beraren
oihartzun; Peio eta Pantxoa, gure herriaren hizkuntza,
batasuna, maitasuna, lurra, bakea eta askatasunaren
ahotsa izan bait dira haserahaseratik.
Haien arteko duetoak, hari melodiko bakar baten inguruan
loturik, bi sentimendu uztartzen ditu bere arragoan:
borrokalariaren bihotz baketsua eta bakezalearen barruko
gerra " Lurra eta maitasuna" izeneko lan
berri honek, doinu gozo eta mezu iraunkorretan zipriztintzen
gaitu berriro eta gizatasunaz kargaturiko hamabi kantu
zoragarri dakarzkigu, bikotearen errepertorio berria:
kostaldeko giro keltiar berrizale harrigarriak, mendi
zein basoko abestiak, arimarentzat ferekak, herriarentzat
kemena, izarrak zeruan, bakea munduan,...Beren inspirazio
iturrietan, tradizioa hala nola ohiko erreferentzia
zenbaitez gain ( Manex Pagola, Jean Louis Davant, Etxahun
Iruri, Pier Paul Berzaitz,.), oraingo taldekide batzuren
sena berria ere azaltzen da: Igor Telletxea, Mixel
Ducau, Iñaki Dieguez, lanari ikuspegi berriak,
sujerikorrak, aberatsak eta unibertsalak ekarriz.
Lurra, maitasuna eta bakea landuz, azkenean, askatasun
bideak zabaltzen dira, euskaldunontzat, gizaki ororentzat,
aro berri baten iragarle.
 MUSIKARIAK:
Mixel Ducau: kitarrak, saxoa
Julio Andrade: kontrabaxua, baxua, perkusioak
Igor Telletxea: bateria, kajoia, perkusioak
Ivan Allue: whistle, uillean pipe, txirula
Alberto Rodríguez: mandolinak
Xabier Zeberio: bibolina
Iñaki Diéguez: akordeoia, trikitixa,
sinthe eta ekoizpen musikala
KOLABORATZAILEAK:
Hari laukotea: Alos Quartet (“Lehen orain eta
bethi”)
Ahotsa: Kattalin Indaburu (“Nere maitia jeiki
ta jeiki”)
Abesbatza: Gaztelu zahar (“Bake mina”)
2006ko abuztuan Elkar estudioan grabatu, nahastu eta
masterizatua.
Teknikaria: Jean Phocas
|
|
|
|