Zubikoa Management ZUBIKOA MANAGEMENT
Bâtiment Orma, Z.A Lizardia
64310 SENPERE
Tel: +33 559 480 336
Fax: +33 559 480 338
E-mail:
Anje Duhalde Anje Duhalde
Anje Duhalderen musika ibilbidea estuki dago lotuta dago euskal musikarekin 1970az geroztik. Guztien gogoko den ahots beroa du ; rockari, folkari eta melodia tradizionalei arrastoa uzten die era askoko konposizioekin...
Anjeren iturriak ugari dira, mezua uzten duen edozein musika gustatzen zaio, eta ezin ditu hitzak eta testua bereizi : « Xalbador, nire ibilbidean, Bob Dylan edota Georges Brassens bezain garrantzitsua da ».
Gehiago...
Briganthya Briganthya
( www.briganthya.com / www.myspace.com/briganthya )
Adjektibo asko erabili ahal genituzke talde honen musika definitzeko: energiakoa, imajinatikoa, indartsua... “Folk rock” musika motan kokatuko genituzke eta zelta kutsu handi batekin. Briganthia taldearen indar handiena beraien zuzeneko emanaldietan nabarituko duzue.
Gehiago...
Iori Iori
( www.iori.com / www.myspace.com )
Iparraldeko ingurugune ezberdinetatik etorritako bost musikariek IORI taldea osatzen dute.
Taldea Rock musikaren aspektu guztietatik pasatzen da, aldi oro energi bero eta sakonak azpimarratuz.
Musikari bakoitzak bizitako esperimentuak amankomunean ezarriz, IORI taldeak lau kantutako (hiru bertsio gehiagorekin) maketa aurkezten dizue, iraganeko sorkuntza berrien ideia bat emanez.
Zalantzarik gabe zuzenean ikusteko...
Gehiago...
Naia Naia
NAIA artista familia batean sortzen da eta Gorka ta Koldo bere bi anaiekin, Iker bere aitaren ikusgarri munduan hazia izango da.
5 urte dituela, Baionako kontserbatorioan sartzen da. Hor, 7 urtez, solfeo eta txistu kurtsoak hartzen ditu Iñaki Urtizberea maisuarekin. Ondotik pianoa eta gitarra ere lantzen ditu. 13 urterekin, bere izebak ESTITXU kantari famatuak, berarekin kantatzea proposatzen dio eta 12 urtez elkarrekin kantatu dute.
1985ean ARITZAK laukotea bere 2 anai eta aitarekin sortzen du. 7 disko grabatu eta 15 urtez kantuz ibili ondoren, gaur egun, bere sustraietara itzultzen zaigu « ESTI tasuna » disko berri hau aurkeztuz, ESTITXUren omenez.
Gehiago...
Pantxoa ta Peio Pantxoa ta Peio
Pantxoa ta Peio lapurtarren abestiak Euskal Herriko memoriaren zati dira. 70eko hamarkada zail hartan abertzaleen ahots eta bihotz izan ziren. Gaur egun, abertzaleen erreferentzia dira oraindik ere. Estilo propioa eta berezkoa izan dute.
Beren abestiek eta garaikideago diren beste batzuenek kantua eta kantuaren gaiak betiereko bihurtu dituzte.
Abesti herrikoiek badute berezitasun bat: herria bizirik eta esna mantentzen dute eta, era berean, bizitzaren transmisio dira.
Gehiago...